Kaixo Endika eta Iratxe gara eta 6.eko agurra aipatuko dugu. 6.A eta 6.B taldeen agurra egin zuten areto nagusian. AMPA-ko bi ama hasi ziren gauza harrigarriak esaten baina neskaren negarrek ez zuten utzi jarraitzen.
Agurraren ordua heldu zen eta neska - mutilek negar malkoak bota zituzten. Gauza asko oparitu zizkiguten: urtekari bat, kalkulagailu bat, liburu bat, irrati bat, sarrera bat ( porta abentura eta aquarium), kamiseta bat eta gozokiak.
Gero, abesti polit bat ipini zuten eta orduan, negar gehiago egin genuen.
2008/06/04
6.-eko agurra
ordua 9:37 Argitaratua Ikasleak
Sari banaketak
Urte onetan sari banaketa asko egon dira eta oso politak eta interesgarriak izan dira.
Asteko ziben sari banaketa egon zen eta ziba oso politak eta liluragarriak atera ziren, batzuk zein besteak baina guztiak politak. Sariak oso interesgarriak izan ziren eta irabazleak oso posik jarri ziren.
Gero tabekin jarraitu genuen, kolore askotako tabak aurkeztu zizkiguten, eta irabazleari diabolo bat eman zioten.
Ondoren txapen sari banaketa egon zen, umeen eginkizuna zen txapa bat margostea eta gero erabakiko zen zein zen politena.
Liburutegian ere bai egon zen lehiaketa bat, lehiaketa hori irakurzaleentzako zen eta eginkizuna ahal zuten liburu gehien irakurtzea zen, liburuzka batean ipintzen zen irakurriatako liburuaren datuak, gero begiratu gabe liburuzka bat hartzen zen eta begiratzen zen irakurlearen izena liburuzkan eta hori zen liburutegiko lehiaketaren irabazlea.
Azkenik, ipuin lehiaketa geratzen da, bakarrik idatzi behar zen ipuin original bat, gutun azal batean sartu eta irabazlea aukeratu. Gero, hiru irabazlehei sariak eman zitzaizkien.
ordua 9:33 Argitaratua Ikasleak
2008/06/01
2008/05/29
KULKI
Izaro eta Garazi gara eta kulkiri buruz hitz egingo dizuegu. Kulki egurrezko eta aintzineko jolasak dira eta Alkartu Ikastolara etortzen dira urtero. Maiatzaren 28an etorri dira, arrantzaleei buruzko jolasak irakasteko urte bat gehiago.Baina ez dituzte jolasak bakarrik irakasten, euskal dantzak baita irakasten digute. Gaur goizean, gauza askotara jolastu dugu, adibidez: kaira estropadetan, bola jokoa, masta puntara, gurdian, txingak, kaia, nasapunta, lemazaina, noraia, xaia, talaia...
ordua 12:56 Argitaratua Ikasleak
2008/05/28
Solas en casa
Solas en casa , ba da historio bat non bi biki eta bere lagun bat amak utzitako arduradunari bizitza ezinezkoa egiten dioten. Umeak bihurrikeria asko egiten diote arduradunari eta azkenean arduraduna joan egiten da.
Solas en casa 6. mailako:
Mariñe Gorospe - Laguna
Nerea Bañuelos - Biki bat
Miranda Portugal - Beste sikia
Iciar Gerrero - Arduraduna eta
Idoia Lauzirika - Narratzailea , egiten dute.
ordua 9:19 Argitaratua Ikasleak
2008/05/27
Maiatzaren 27ko antzerkia: Solas en casa
Gaur, argazkian dauden neskek eskeini diete antzerki lan hau Haur Hezkuntzako ikasleei
Argazkilaria: Irune
ordua 10:45 Argitaratua Berta
Bertso saioa
Gaur, 2008ko, maiatzaren 27an bertsolari batzuk etorri ziren Alkartu ikastolara. Beraien izenak Eneko eta Harkaitz ziren. Lehenik,bertso batzuk bota zituzten eta gero guk esan genuen egoera bat eta egoera horrekin bertso batzuk asmatu zituzten. Oso ondo pasatu genuen eta farre asko egin genuen. Bertsolariak oso onak dira. Azkenean agur esan ziguten bertso batekin eta Harkaitzek esan zion Enekori maiteminduta zegoela Ainhoaz eta gorritu ziren.
Ainara.
ordua 9:21 Argitaratua Ikasleak
2008/05/26
Kultura Astea;: magia show eta malabares
Itsasten dizuet gaurko ekitaldia. Ez dugunez ikusi...
kaixo, Iker gonzalez naiz eta magia show-eko valder magua nahiz.
Ez zenuen ikusi kontatuko dizuet nola izan zen:
lehenengo, txikiei eta lehenengo ziklokoei aurkeztu genion magia show-a. Oso ondo pasatu genuen txikiekin, eta peperekin!!!
gero egin genuen handiei ere ondo pasatu genuen!!!
guztia atera zen atera behar zen bezala( ooooooooooooooooooooso ondo).
Pilota asko egon ziren, kartak, tenniseko partidu txiki bat, sobreak, eta buruhezur bat!!!
agur
valder magua
ordua 23:36 Argitaratua Berta