Mostrando entradas con la etiqueta Antzerkia. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Antzerkia. Mostrar todas las entradas

2008/06/04

El bosque de la fantasía antzerkia

0 iruzkin

Kaixo Jone naiz eta ostiraleko antzerkia kontatuko dizuet. Baziren bi ahizpa haserretu zirela, Maialen (Iratxe) eta Alaitz (Garazi). Beraien ama, Maria izenekoa (Sandra), ea zer gertatzen zen ikustera joan zen. Momentu horretan, Alaitzen lagunak agertu ziren, haiek bikiak ziren, Zorione (Idoia) eta Laura (Irune). Alaitz eta bere lagunak parkera joan ziren eta une horretan Maialen bainugelan giltzapetuta geratu zen. Maria eta neskak atea irekitzea lortu zuten, baina bat-batean horrelako oihuka asko entzun ziren:
Aaaaaa!!!

Baso magiko batean agertu ziren, Maialen alde batetik eta Maria eta neskak bestetik.
Basoan Arya (Nerea), Zafira (Izaro) eta Puca (Eva) Maialen aurkitzen dute, eta gero neskak, baina elkar ikusteko hiru froga egin zituzten.
1.- Zubi bat zeharkatu
2.- Abestu
3.- Mendi bat igo eta jaitzi

Horrela, guztiok pozik egon ziren eta festa bat egin zuten ozpatzeko.
Aaa!!! Eta ni, Jone, narratzailea izan nintzen.

2008/05/14

Monstruak akatzen / Matando monstruos

1 iruzkin


Ane da protagonista , 9 urte ditu eta ez zaio gustatzen klasera joatea. Ez da ez zaiolako ikastea gustatzen, baizik eta, bere ikaskideek ez dutelako ondo tratatzen. Jorge Carcamán eta Lolita Quebrantahuesos dira txartoago tratatzen dutena: barre egiten diote eta otartekoa kentzen diote.

Historia luzea izan da, interesgarria eta euskara onean.

Ane es la protagonista, tiene 9 años y no le gusta ir al colegio. No es porque no le guste estudiar, sino porque sus compañeros no la tratan bien. Sobre todo Jorge Carcamán y Lolita Quebrantahuesos: porque se rien de ella y le quitan el bocadillo.

A sido largo, interesante y con un buen euskera.

2008/02/12

Inalanbrikoak: ikusitakoari buruzko iritzia

0 iruzkin

Inalambrika taldearen antzerki lana ikusi dugu. Hiru neska ziren, eta bere lehen kontzertua izan da. Bat-batean kantariek zalantzak eta beldurrak izan dituzte eta ia-ia suspenditzen da kontzertua, baina publikoaren laguntzarekin lortu dugu.

Gaur ikusitako antzerki-lanari buruzko iritziak hauek dira:


  1. Aitor eta Andoni gara eta antzerki hau ez zaigu gustatu musikala delako.
  2. Ander Cantero naiz eta niri ez zait asko gustatu denbora osoan abesten ari zirelako.
  3. Ander Garrido eta Ainara gara, eta guk uste dugu ondo egon dela, atrezzo askorekin eta oso entretenigarria.
  4. Irune eta Izaro eta gure ustez dibertigarria da baina hasieran pixka bat aspertu gara.
  5. Jon eta Endika gara eta Inalanbrikak antzerkia ez zaigu asko gustatu zeren eta antzerkian musika asko zegoen eta guri komediako antzerkiak gustatzen zaizkigu.
  6. Sandra eta Jone gara eta ez zaigu asko gustatu. Sandrari kontzertua hasi denean gustatu zaio, eta Joneri bukaera gustatu zaio.
  7. Haizea eta Garikoitz gara eta ez zaigu asko gustatu zeren eta ez da oso interesgarria izan, eta hobeto izango zen abesti gutxiago jartzea.
  8. Iratxe eta Garazi gara eta ondo egon da ikasten duzulako ez dela beldurra izan behar, baina pixka bat aspergarria izan da.
  9. Eneko eta Diego gara eta antzerkia ez zaigu gustatu haur txikientzako zelako.
  10. Ikerri ez zaio guztatu. Baina niri gustatu zait hasiera, ona izan da. Entretenigarria. Amaiera ez zait asko gustatu baina ez da txarto egon. Iker eta Idoia.