2008/06/17

Erreseina Jon

Antonio Bolas

Izenburua
:Antonio Bolas

Egilea: Joxantonio Ormazabal

Marrazkilaria: Jesus Lucas

Elkar Argitaletxea

Xaguzar, 10 urtetik aurrera



Argudioa:



Antonio Bolas 1923ko urriaren 20an jaio zen Zegaman. Bera igeltxeroa da eta bere zaletasuna gezurrak esatea zen. Bere etxeko ganbaran hegazkin-kumeak edukitzen zituen. Urte batean hiru uda pasa zituen Frantzian frantsesa ikasteko eta gauza asko gertatuko dira.




Balorazioa:



Niretzat oso liburu aspergarria eta interes gutxikoa da, ez delako nire liburu mota gustokoena.Liburu honek xehetasun asko du, elkarrizketak ez dira benetan egiten direnak bezalakoak. Paragrafoak oso luzeak dira eta hori ez zait ondo iruditzen oso txarto azalduta daudelako. Elkarrizketa gutxi eta narrazio gehiegi daude. Hori ez zait gustatzen , nik uste dudalako aldrebes izan behar dela. Ilustrazioak ez zaizkit gustatu oso itzuziak direlako eta bi koloretan daudelako. Istorioa korapilotsua izan da errepikatzen dutelako esaten dutena. Pertsonaiak oso aspergarriak eta ixilak dira.

No hay comentarios: