2008/02/12

Inalanbrikoak: ikusitakoari buruzko iritzia

Inalambrika taldearen antzerki lana ikusi dugu. Hiru neska ziren, eta bere lehen kontzertua izan da. Bat-batean kantariek zalantzak eta beldurrak izan dituzte eta ia-ia suspenditzen da kontzertua, baina publikoaren laguntzarekin lortu dugu.

Gaur ikusitako antzerki-lanari buruzko iritziak hauek dira:


  1. Aitor eta Andoni gara eta antzerki hau ez zaigu gustatu musikala delako.
  2. Ander Cantero naiz eta niri ez zait asko gustatu denbora osoan abesten ari zirelako.
  3. Ander Garrido eta Ainara gara, eta guk uste dugu ondo egon dela, atrezzo askorekin eta oso entretenigarria.
  4. Irune eta Izaro eta gure ustez dibertigarria da baina hasieran pixka bat aspertu gara.
  5. Jon eta Endika gara eta Inalanbrikak antzerkia ez zaigu asko gustatu zeren eta antzerkian musika asko zegoen eta guri komediako antzerkiak gustatzen zaizkigu.
  6. Sandra eta Jone gara eta ez zaigu asko gustatu. Sandrari kontzertua hasi denean gustatu zaio, eta Joneri bukaera gustatu zaio.
  7. Haizea eta Garikoitz gara eta ez zaigu asko gustatu zeren eta ez da oso interesgarria izan, eta hobeto izango zen abesti gutxiago jartzea.
  8. Iratxe eta Garazi gara eta ondo egon da ikasten duzulako ez dela beldurra izan behar, baina pixka bat aspergarria izan da.
  9. Eneko eta Diego gara eta antzerkia ez zaigu gustatu haur txikientzako zelako.
  10. Ikerri ez zaio guztatu. Baina niri gustatu zait hasiera, ona izan da. Entretenigarria. Amaiera ez zait asko gustatu baina ez da txarto egon. Iker eta Idoia.

No hay comentarios: