2008/02/28

GUTUNA

Barakaldoko Udala
Herriko Plaza
48901 Barakaldo
Bizkaia



Barakaldo, 2008ko otsailak 28a



Alkate agurgarri hori:

Hamaika urteko Alkartuko ikaslea naiz eta zuregana zuzentzearen arrazoia Alkartu Ikastolaren atzekaldean dagoen zelaiari buruzko nire iritzia agertzea da.

Zelai hori ez da ezertarako erabiltzen eta, nire ustez, Alkartun egoten bada, futbol zelai bezala, gehiago erabiliko zen.

Alkartun bi patio daude, eta goikoan porteria bakarreko futbol zelaia dago, beraz ezin da ondo jokatu. Gainera, atzeko zelaian egonez gero, patioan egoteko leku gehiago egongo zen, futbolean ibiltzean, leku asko okupatzen baita.

Hortaz, lehenengo esandakoak kontuan izanda, zelai hori Alkarturi ematea eskatu nahi nizuke.


Nire proposamenak zerbaitetarako balioko dizulakoan, begiramenez agurtzen zaitu,

Nerea B.






Nerea Bañuelos

No hay comentarios: