2008/02/28

IRITZI GUTUNA

Barakaldoko udala
Herriko plaza
48902 Barakaldo
(BIZKAIA)



Barakaldo, 2008ko otsailaren 28a

Alkate jauna:
Barakaldoko herritar bat naiz eta Barakaldon dauden paperontziei buruz nire iritzia eman nahi nizuke.

Barakaldon, nire ustez, paperontzi gutxiegi daude, eta horren ondorioz, jendeak zaborra lurrera botatzen du eta besteak kexatzen dira.

Kexatzen den jendeak arrazoia dauka, baina, ez baditugu behar ditugun paperontziak, normala da jendeak zaborra lurrera botatzea.

Horregatik, Barakaldon paperontzi gehiago jartzea eskatuko nizuke

Nire iritzia kontuan izango duzulakoan, agurtzen zaitu,


Mariñe Gorospe

No hay comentarios: