2007/12/05

EUSKARAREN EGUNA

Abenduaren 3an euskararen eguna ospatu zen . Euskara bultzatzeko mahai jolasetan jolastu genuen, eta 6.-ren mailakoei kartetan jolastea tokatu zitzaion "erratza" jokura. Ordu erdi bat egon ginen jolasten klasean, launaka eta bostnaka.
Bukatu genuenean klaseko irabazlea jakin genuen: Iker izan zen, 20 punturekin irabazi zuen. Jakin eta gero patiora joan ginen; euria egiten zuenez aterpean egon ginen. Selek eskerrak eman zizkigun guztioi. Ondoren sariak eman zituen mailaz maila. Diplomak eman zizkien maila bakoitzari, A eta B koei.
6.B mailan Sandrak irabazi zuen. Sariak eta gero merendatxo bat eman zuten guztiontzat, ogia eta txokolatea. Gero batzuk dantzatzen ari ziren, besteok jolasten... Klasera joan ginenean diploma ikusi genuen eta denon hartean sinatu genuen eta Rafak arbelean itsatsi zuen.

IRUNE ETA JON.M

No hay comentarios: